Apirila 11th, 2013
by Kolaboratzailea

Rock the cashba! The Clashen Jimmy Jazz abestia abiapuntutzat hartuta, murgil gaitezen Euskal Herriko 80. hamarkadan. Gari, Gamma, Roberto Moso, Natxo, Evaristo, Johnny Brusko eta Ferminen ahotsak entzungo ditugu. On egin!


Posted in armiarma | No Comments »
Martxoa 11th, 2013
by kimo

Clarks izeneko kanta bategaz ekin dio saioari gaurkoan kimok. Reggae saioan dancehalla, durmandbassa, roots musika, ska estiloa eta beste asko jorratzen ditugu, horixe da Selektah. Espero dugu zuen gustuko saioa izatea, ea komentarioetan helarazten dizkiguzuen zuen iritziak.


Posted in selektah | No Comments »
Ekaina 20th, 2012
by basoa

Hona hemen The Rockerz saioa. Aurreko saioan Basoak Fender Estratocasterra erakutsi zigun, hainbat rockerok erabili izan duten gitarra. Gaurkoan horren anaia den Telecasterra izango dugu gurean, instrumentua izango da, beraz, gaurko protagonista.


Posted in the rockerz | No Comments »
Ekaina 4th, 2012
by kimo

Hona hemen gaurko Selektah saioa, reggae modernoaren tartea. Esan beharra dugu ez garela oso fin ibili azken aldian, eta gutako askok huts egin dugula saioak garaiz egiterakoan. Espero dugu aurrerantzean gehiago ez gertatzea eta aspaldiko martxa berreskuratzea. Hasteko, gaur, Selektaaaah!


Posted in selektah | 2 Comments »
Urtarrila 9th, 2012
by irantzu

Gure Irantzuren saio hauxe Paddy Rekalde idazlearen Ragga-ragga dator gaua liburuko soinu banda izan nahi du. Idazleak auzoko irratsaio pirata bat deskribatzen du Do the right thing pelikulakoaren antzera, ta irrati horretan entzun daitezkeen kantuak aurkezten dizkigu Irantzuk gaurko Jamaica Old Shool saioan.


Posted in jamaica old school | No Comments »
Abendua 12th, 2011
by irantzu

Aupa EH soundz! Atzo Euskadi Irratian kimori entrebista bat egin zioten Bilblogari lehiaketaren saria dela-eta. Espero dugu laster horren kopia bat zuei helaraztea. Bien bitartean, Irantzuren Jamaica Old School gozatuko dugu gaur:


Posted in jamaica old school | No Comments »
Azaroa 24th, 2011
by urru

“People can change anything they want to, and that means everything in the world” esan zuen behin Joe Strummerrek. Ez du aurkezpenik behar, zuekin talde erraldoi honen monografikoa gaur: The Clash ezetuten.


Posted in ezetuten | 3 Comments »
Azaroa 17th, 2011
by ehsoundz

Gaur amaitzen da Renatori egindako elkarrizketaren zikloa, hirugarren atal honekin. Iago insurgenteak esan zuenez elkarrizketa gehiago ekartzen saiatuko da, hori baita landu nahi duen esparrua. Ez galdu Radio Avispa gaur, Euskal Herria eta musikaren inguruan aritu baitziren Renato eta Iago.
Bide batez, asteburu honetan V de Bilbok antolatutako ekimenetan parte hartzeko deialdiaren berri ere eman du insurgenteak.


Posted in bereziak | 1 Comment »
Urria 14th, 2011
by ehsoundz

Goazen berriro ere Kiromusikarekin. Diskotekatan dantzatzen ditugun hit ezagun eta dibertigarriak dira Iraitzek ekartzen dizkigunak ostiraletan.


Posted in bereziak | 1 Comment »
Abuztua 17th, 2011
by basoa

The Rockez saio berri baten txanda iritsi da, asteazken honetan. Britainia Handiko taldeak ditugu gaurkoan batez ere, rocka begirune handiz tratatu izan baitute han beti. Goazen ba rockeatzera!


Posted in the rockerz | No Comments »
Uztaila 18th, 2011
by kimo

Selekta programaren saio barria dakargu gaur, reggae aktualaz, dancehall, 2tone eta abarrekin gozarazteko. Ondo has dezagun astea!


Posted in selektah | No Comments »
Ekaina 27th, 2011
by irantzu

Astelehen honetan Irantzuren Jamaica Old School dakargu. Badakizue, roots eta ska klasikoena, jamaicako musika. Gaurkoan bertsio asko izango ditugu reggae estiloan.


Posted in jamaica old school | No Comments »