Urtarrila 28th, 2013
by kimo

Beste astelehen bat, beste reggae saio bat EHsoundzen. Selektah saio bero batekin datorkigu kimo gaur, zuon aurikularrak errebentatzeko asmoz. Ez ezazue galdu gaurko saioa, non reggae poperilloa entzun dezakegun, baita drumandbass edota dancehall apur batekin tartekatuta.


Posted in selektah | 1 Comment »
Abendua 3rd, 2012
by kimo

Reggae maite duzuenok Selektah saioa maitatuko duzue halabeharrez. EHsoundzen astelehenetan argitaratzen dugun saio honetan, reggea izaten dugu protagonista, baina baita dancehall, dubstep edo drum and bass musika estiloak. Entzun gaurkoa, eta esan ea zer deritzozuen!


Posted in selektah | No Comments »
Azaroa 5th, 2012
by kimo

Kaixo EHsoundzeroak! Hona hemen udazkeneko astelehen hotz hauek berotuko duen saioa, karibear uharte bateko haizea ekarriko diguna. Gozatu dezagun kimok prestatu duen Selektah saioarekin, merezi du benetan!


Posted in selektah | No Comments »
Maiatza 21st, 2012
by kimo

Aste berri bat, astelehena dagoeneko, eta EH Soundz podkastean beste Selektah saio berri bat dakarkizuegu, bero bero reggae ikutuarekin. Euskal kantaren bat ere izango dugu gaurkoan, saioa entzutea besterik ez duzue!


Posted in selektah | No Comments »
Urtarrila 9th, 2012
by irantzu

Gure Irantzuren saio hauxe Paddy Rekalde idazlearen Ragga-ragga dator gaua liburuko soinu banda izan nahi du. Idazleak auzoko irratsaio pirata bat deskribatzen du Do the right thing pelikulakoaren antzera, ta irrati horretan entzun daitezkeen kantuak aurkezten dizkigu Irantzuk gaurko Jamaica Old Shool saioan.


Posted in jamaica old school | No Comments »
Urtarrila 2nd, 2012
by kimo

Kaixo EHsoundzero! Urte barri on! Gaurkoan astea eta bide batez urtea, reggae apur batekin hasiko dugu kimoren eskutik. Ona izango da ba hasi berri dugun urte hau!


Posted in selektah | No Comments »
Abuztua 15th, 2011
by kimo

Beste behin ere astea hasten dugu kimoren selektah saioarekin, ez dago reggaea bezalakorik udako egun hauek alaitzeko.


Posted in selektah | No Comments »
Ekaina 20th, 2011
by kimo

Beste behin ere astea hasiko dogu selektah reggaearen saioagaz. Beti bezala, zuon iritzi ta komentariaoak irakurri nahi doguz!


Posted in selektah | 2 Comments »