Urtarrila 7th, 2013
by irantzu

Egunon EHsoundzero!!! Urte berri honetako lehen Jamaica Old School saioa dugu honako hau. Jamaikan hasi eta Boli Kostatik pasa ondoren, Euskal Herrian amaituko dugu gaur. Beti ere, reggae eta ska doinu klasikoenen bitartez.


Posted in jamaica old school | 2 Comments »
Maiatza 10th, 2012
by urru

1990. urtean jaio zen rap metal talde estatubatuar bat ezetuko dugu gaur. Zein? ba RATM, rage against the machine. Rock gogorrena eta elektronikaren scratch eta bestelako efektuak zoragarri uztartzen dituzte kaliforniarrek.


Posted in ezetuten | No Comments »
Martxoa 23rd, 2012
by ehsoundz

Asteburua berriro! Edurnek saioa egiten digu ostiraletan huts egin gabe, eta guk gozatu egiten dugu musika dantzagarriaz osatutako programa hauxe. Ez ezazue galdu gaurko Huka Txaka saioa!


Posted in huka txaka! | 1 Comment »
Otsaila 14th, 2012
by ehsoundz

Hona hemen Emakumearen Txokoa bigarren saioa! Aurrekoan Iraitzek ezin izan zigun bidali garaiz bere saioa, ta oraingoan Iago izan da kale egin duena, baina ez da hain larria, Maitek beste saio bat egin baitigu. Aurrera ba!


Posted in bereziak | 1 Comment »
Urtarrila 5th, 2012
by urru

Aurrekoan saiorik izan ez genuen arren -oraindik ez dakigu Asierrek zentsura pairatu zuen ala zer gertatu zen…- gaurkoan berriro gatoz Euskal Herriko beste talde handienetako bat ezagutzera, handiena, ere esango luke gutako baten batek, baina Hertzainak eta Negu Gorriak arteko eztabaida hau, oraindik ez da argitu. Aurrera ba, NG ezetuten!


Posted in ezetuten | 3 Comments »
Abendua 14th, 2011
by ehsoundz

Kaixo EH soundzero! Goazen Zero Katearekin, musika errebeldearekin. Bide batez, etzi, ostirala, Bilboko 7Katu gaztetxean musika jartzen arituko garela jakinarazi nahi dizuegu, jaso duten salaketa bati aurre egiteko antolaturiko jaian.


Posted in zero katea | 1 Comment »
Azaroa 2nd, 2011
by ehsoundz

Gaur Zero Katearen txanda da eta Saioak beste programa potente bat ekarri digu euskal musika modernoen kanta handiak aukeratuz. Ez galdu denbora gehiago eta eman gozatu!


Posted in zero katea | 2 Comments »
Urria 5th, 2011
by ehsoundz

Goazen aurrera berriro EH soundzekin. Gaur Zero Katearen txanda da, denok dantzatu eta kantatu izan ditugun protesta kantu horiek berreskuratzeko sortu genuen programa, Saioak gidatzen duena.


Posted in zero katea | 2 Comments »
Abuztua 10th, 2011
by ehsoundz

Zero Katea aurkezten dizuegu gaur, estreinu mundiala. “Borroka musika”, Euskal Herrian arrakastatsuena den musika estiloa jorratzeko sortutako saioa, Saioak gidatua. Ongi etorri EH soundzera!


Posted in zero katea | 5 Comments »
Uztaila 25th, 2011
by irantzu

Saio berezia egin du gaurkoan Irantzuk. Old School Reggaea ere Euskal Herrian entzuten dela frogatzeko, talde euskaldunek bertsionatutako kantak entzungo ditugu. Batzutan jatorrizkoa eta beste batzutan euskal bertsioa. Goazen ba!


Posted in jamaica old school | No Comments »