Goazen Irantzuren saio barri batekin, reggae gozoena baitaukagu zain astelehen honetan. Marcia Griffiths ospetsuarekin hasi eta The Specials internazionalekin amaitzen da gaurko saioa, eta hortaz, erreferentzia hauekin, gaurko saioa aparta izan behar da derrigorrez.
2012-01-09 jamaica old school
Gure Irantzuren saio hauxe Paddy Rekalde idazlearen Ragga-ragga dator gaua liburuko soinu banda izan nahi du. Idazleak auzoko irratsaio pirata bat deskribatzen du Do the right thing pelikulakoaren antzera, ta irrati horretan entzun daitezkeen kantuak aurkezten dizkigu Irantzuk gaurko Jamaica Old Shool saioan.
2011-11-17 radio avispa
Gaur amaitzen da Renatori egindako elkarrizketaren zikloa, hirugarren atal honekin. Iago insurgenteak esan zuenez elkarrizketa gehiago ekartzen saiatuko da, hori baita landu nahi duen esparrua. Ez galdu Radio Avispa gaur, Euskal Herria eta musikaren inguruan aritu baitziren Renato eta Iago.
Bide batez, asteburu honetan V de Bilbok antolatutako ekimenetan parte hartzeko deialdiaren berri ere eman du insurgenteak.












