Apirila 11th, 2013
by Kolaboratzailea

Rock the cashba! The Clashen Jimmy Jazz abestia abiapuntutzat hartuta, murgil gaitezen Euskal Herriko 80. hamarkadan. Gari, Gamma, Roberto Moso, Natxo, Evaristo, Johnny Brusko eta Ferminen ahotsak entzungo ditugu. On egin!


Posted in armiarma | No Comments »
Urria 15th, 2012
by irantzu

Kaixo EHsoundzero! Jamaica Old School saioarekin hasiko gara gaur, baina Jamaica atzean utzi eta Euskal Herrian ditugun (edo izan ditugun) taldeak entzungo ditugu gaurkoan, haiek ere, guk bezalaxe, Jamaicako musika bihotzez maite bait dute.


Posted in jamaica old school | No Comments »
Apirila 6th, 2012
by ehsoundz

Hogeitabost. Bai bai, hogeitabosgarren Huka Txaka! saioa da hauxe. Zenbaki borobil eta polita benetan. Eta saio hain berezia ospatzeko, Edurnek oraingoan, bere saioan lehendik entzun ditugun kantu batzuk aukeratu ditu, orain arte entzun dugunaren laburpen zoragarria.


Posted in huka txaka! | 1 Comment »
Urria 5th, 2011
by ehsoundz

Goazen aurrera berriro EH soundzekin. Gaur Zero Katearen txanda da, denok dantzatu eta kantatu izan ditugun protesta kantu horiek berreskuratzeko sortu genuen programa, Saioak gidatzen duena.


Posted in zero katea | 2 Comments »
Abuztua 12th, 2011
by ehsoundz

Hona hemen gaurko Huka Txaka saioa, mestizaje eta rumbaren programa. Asteburuaren atarian gaude orain, eta honi merezi duen moduan ongietorria emateko, soinu banda bikaina proposatu digu Edurnek.


Posted in huka txaka! | 2 Comments »
Abuztua 10th, 2011
by ehsoundz

Zero Katea aurkezten dizuegu gaur, estreinu mundiala. “Borroka musika”, Euskal Herrian arrakastatsuena den musika estiloa jorratzeko sortutako saioa, Saioak gidatua. Ongi etorri EH soundzera!


Posted in zero katea | 5 Comments »
Uztaila 25th, 2011
by irantzu

Saio berezia egin du gaurkoan Irantzuk. Old School Reggaea ere Euskal Herrian entzuten dela frogatzeko, talde euskaldunek bertsionatutako kantak entzungo ditugu. Batzutan jatorrizkoa eta beste batzutan euskal bertsioa. Goazen ba!


Posted in jamaica old school | No Comments »