Nor gara?

EH soundz, podcast blog bat da. Lagun talde batek pentsatu genuen bakoitzak irratsaio bat egin genezakeela eta hauxe da horren emaitza.

Irrati hau, erabateko pirata da, ez dugu inolako eskubiderik ordaindu, edota baimenik eskatu. Gure etxeetan egindako aisialdiko “lana” da, besterik gabe.

Berton, gutako bakoitzak bere saioa nahi duena pintxatzeko erabiltzen du, beti ere musika atsegina izango dalakoan. Gure gustuek markatzen dute saio bakoitzaren nondik norakoa.

Gaur egun sei saio desberdin egiten ditugu, saio horien atal berriak bi astero agertzen dira,  hamabostero, alde batetik maiztasuna zaindu behar delako, eta bestetik gure aisi denboran egiten dugun lan honek agobiatu ez gaitzan. Bestalde saioak ordu erdikoak dira. Hain laburrak izatea ere, nahita eginda dago, alde batetik gure lana errazteko, eta bestetik entzuleek saiook osorik entzutea bermatzeko.

Zu ere kolaboratzaile izan nahi baduzu, aportazioeren bat egin nahi baduzu, iritzia eman nahi badiguzu, zalantzaren bat argitzea nahi baduzu… gura duzun edozertarako, idatzi helbide honetara:

podcast.ehsoundz@gmail.com

.

Post to Twitter


Comments are closed.