Urria 26th, 2012
by ehsoundz

Asteari amaiera eman aurretik, asteburuaren atarian gaudela, Utopia saio berri bat dakarkizuegu. Goxo goxo jarri eta gozatu ezazue Zuludunbak gaurko prestatutako saioa. Aurrera!


Posted in Utopia | No Comments »
Urria 12th, 2012
by ehsoundz

Goazen beste behin ere Zuludunbak aurkezten duen saioarekin, Utopia da, mundu zabaleko musika desberdinek osatzen duten saioa. Benetan ere koloretsua da Utopia, erritmo eta doinu ederrez osatua.


Posted in Utopia | No Comments »
Iraila 28th, 2012
by ehsoundz

Bidaiatzeko, normalean, motxila bat eta garraiobidea hartu ohi ditugu. Horrela bisitatzen ditugu toki berriak, eta bertako ondare kulturalez bustiz, gu geu aberasten gara. EHsoundzen, bidaiatzeko beste modu bat proposatzen dizuegu, Utopia saioaren bitartez, kultura desberdinez aberastuko zareten zalantzarik ez izan! Oraingoan, uda aldean argitaratu behar genuen saio bat entzun ahalko dugu, azkenik!


Posted in Utopia | No Comments »
Iraila 14th, 2012
by ehsoundz

Zuludunbak bi hilabete itxaron behar izan ditu bere saioa argitaratua ikusi ahal izateko. Bere entzuleok ere irrikaz iraila arte zain egon gara, eta gaur azkenean doinu eta erritmo goxo hauek disfrutatzeko aukera daukagu. Aurrera ba!


Posted in Utopia | No Comments »
Uztaila 6th, 2012
by ehsoundz

Ostirala da eta honekin batera asteburua iragartzen duen Utopia saioaren ordua ere bada. Zalantzarik gabe, hauek bezalako musikek mundu hobeago baten alde ekiten dute, eta horrexegatik hain zuzen, ditugu hain gustuko.


Posted in Utopia | No Comments »
Ekaina 22nd, 2012
by ehsoundz

Utopia saioaren txanda dugu gaur, ostiral honetan, doinu eta erritmo goxo hauekin munduan zehar ibilalditxo bat egin eta benetan ere erlaxatuta bukatzeko lan aste luze hauxe. Denbora gehiago galdu gabe, eman diezaiogun hitza Zuludunbari!


Posted in Utopia | No Comments »
Ekaina 8th, 2012
by ehsoundz

Kaixo lagunok! Gaur ostirala bada ere, gure saioen berrantolaketa baten ondorioz, Utopia saioa asteburuaren atarira pasatu dugu. Horregatik topatuko duzue zuludunbaren bidaia musikala barikuetan, hamabostero. Gaurkoan Ziggy Marley eta Galia Arad Shane MacGowan bezalakoak aukeratu ditu, ez itzazu galdu!


Posted in Utopia | 2 Comments »
Maiatza 27th, 2012
by ehsoundz

Ongi etorriak Utopia berri batera, egun bateko atzerapenaz, hori bai, barkatu eragozpenak. Ez galdu denbora gehoago eta gozatu gaurko kantuekin, Macaco eta Andres Calamaro bezalako izen ezagunak izango ditugu gaurkoan.


Posted in Utopia | 1 Comment »
Maiatza 12th, 2012
by ehsoundz

Kaixo lagunok, ondo etorriak izan zaitezte beste behin ere EHsoundzen bazter honetara, Utopia saiora, Zuludunbak gidatzen duen saioa. Bide batez, gaur Donostian Hip Hop zita bat daukagu: berton ospatuko da gaur DONOSTIA UNDERGROUND FEST festibala, benetan ere galdu ezin duzuena!


Posted in Utopia | 3 Comments »
Apirila 28th, 2012
by ehsoundz

Asteburu on denoi, Delirium Tremens taldekoek esaten zuten moduan “kezka gabe hartuko det kafesne bat lasai-lasai” eta horri gure Utopia saioa gehitzen badiozu, egun guztiak larunbata izan behar lukete!


Posted in Utopia | No Comments »
Apirila 14th, 2012
by ehsoundz

Muchahito Bombo Infierno eta El Bicho runberoak alde batetik, Tiken Jah Fakoly eta Bob Marley bezalako reggaelariekin nahasten dituen saioa dugu gaur gurean, Utopia saioa izan behar zuen zalantzarik gabe.


Posted in Utopia | 1 Comment »
Martxoa 31st, 2012
by ehsoundz

Egunon goiz goizetik, eta ongi etorriak izan zaitezte asteburuko saiora, gaurkoan Donostitik bidali digu bere Utopia saioa Zuludunba jaunak, eta benetan ere saio aparta izan da.


Posted in Utopia | 1 Comment »