Iraila 25th, 2012
by ehsoundz

Elektronikaren tartea dugu oraingoan, astearte honetan. Keme da U Bahn Beaterz saioa prestatu eta grabatzen duena, eta oraingoan ere ez digu huts egin, saio borobila prestatu baitu. Mugitu gerria!


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Iraila 11th, 2012
by ehsoundz

Hona hemen U Bahn Beaterz, musika elektronikoaren saioa. Oraingoan aspaldiko saio bat izango da argitaratuko duguna, uztaila aldean kaleratzeko grabatu genuena, baina bategaitik edo besteagatik, orain arte gordeta egon dena. Ea zer deritzozuen.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Ekaina 19th, 2012
by ehsoundz

Hona hemen Keme eta bere U Bahn Beaterz saioa, uda laister dugu gainean eta jai batetik bestera arituko garen honetan, elektronika aldarrikatu nahi dugu EHsoundzen, guk hoberen egiten dugun eran, kanta batzuk aukeratu eta horiek plazara ekarriz.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Ekaina 5th, 2012
by ehsoundz

Hona hemen U Bahn Beaterz saio berri bat, Kemek egina eta gure erritmo aparatuak liseritua. Laster EHZ festibalean izango gara hauek bezalako soinu elektroniko dantzagarriak gozatzen, ezin itxaron, eta kemek bidaltzen digun honek ezinegona sartzen digu gorputzean…


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Maiatza 8th, 2012
by ehsoundz

Astearte on denoi! Goazen zuzenean U Bahn Beaterz saio berri batekin, soinu elektroniko eta urbano hauetan murgiltzera. Talde ezagunak izango ditugu gaurkoan, Bjork edo Morcheeba bezalakoak.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Apirila 24th, 2012
by ehsoundz

U Bahn Beaterz saioa daukagu astearte honetan, beti bezala metroan sartu eta elektronikaren estazio desberdinak bisitatzeko asmoz. Matthew Herbert edo Redshape izango ditugu gaurkoan, besteak beste.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Apirila 10th, 2012
by ehsoundz

Interneta eta sakelako telefonoek egunero argi uzten dute garai berriek irentsi egin gaituztela. Musikan ere nabari da hori, jatorrizko instrumentuen grabaketak aprobetxatu eta soinu berriak asmatzeko gai diren musikari hauen lana ikusita. Hauek aurkezten dizkigu Kemek bere U Bahn Beatez saioan.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Martxoa 27th, 2012
by ehsoundz

Egunon lagunok! Eman diezaiogun ongi etorria U Bahn Beaterz saioari, Berlineko lur azpiko trenaren izena daraman saioari. Chill eta trip song estiloak nahasten ditugu gurean, DJ zoragarrien lana.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Martxoa 13th, 2012
by ehsoundz

Berlineko tekno subkultura ezagutzera emateko sortu zuen Kemek U Bahn Beatrez saioa, eta bi asterik behin kanta elektronikoen sorta berria ekartzen digu, gure eskeletoaren mesederako!


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Otsaila 28th, 2012
by ehsoundz

Matxura bat izan du gure lurpeko trenak, eta kale egin digu aurrekoetan. Baina hemen da berriro, paseo zinematografiko bat emateko prest. Gaurkoan Kemek pelikuletako soinu bandak jarriko ditu, beti ere elektronikoak.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »
Urtarrila 17th, 2012
by ehsoundz

Goazen beste astearte honetan, elektronika saioarekin gure unibertso musikala zabaltzera, benetan ere jai eta dantza kantak diren hauekin batera. Eskerrik asko keme saio honengatik!


Posted in u bahn beaterz | 1 Comment »
Urtarrila 3rd, 2012
by ehsoundz

Egunon EHsoundzero! Deskantsatzeko astirik gabe, eta lehengo eguneko parrandaren ajea oraindik pairatzen gaudenean, U Bahn Beaterz saioarekin bueltatu gara. Gozatu ezazue ba.


Posted in u bahn beaterz | No Comments »