Kaixo lagunok! Besarkada haundi bat luzatu nahi dizuet gure entzule fin horiei, ondo dakizue nortzuk zareten zuok. Besteok, lehen aldiz hona heldu zaretenoi ere, ongi etorriak. Espero dugu gurekin geratzea luzarorako. Gaurkoan reggae doinuak dastatuko ditugu Selektah saioan.
2013-5-6 selektah
2013-4-22 selektah
Eta hemen naukazue astelehen berri bati ekiteko asmoarekin, jamaikar musika hauxe gozatuz. Gaurkoan aurrekoan baino arritmo azkartxoagoak izango ditugu, Chulito Camacho eta Stylo G modukoak, baina baita reggae dub lasaiak ere. Ea zer iruditzen zaizuen!
2013-4-08 selektah
2013-3-25 selektah
Kaixo lagunok! Hemen naukazue astelehen goiza honetan Selektah saio berri batekin. Reggaea gustuko baduzue, Irantzuk eta biok egiten ditugun astelehenetako saioak ezin dituzue galdu EHsoundz.com podcastean. Ea zer deritzozuen gaurko prestatu dizuedana! Ah, eta bihar, Urruren saioan reggae gehiago, goxo goxo!
2013-3-11 selektah
2013-2-25 selektah
Selektah saioarekin ekingo diogu aste berri honi, kimoren reggae saioarekin, non Sean Paul, Itziarren Semeak eta Skrillex izango ditugun, besteak beste. Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, bide batez, #EHsoundzekBeharZaitu-ela gogorarazteko. Egin klik hemen eta egizu zeuk ere saiotxo bat gurekin!
2013-2-11 selektah
Saio bero batekin datorkigu gaurkoan gure kimo. Gozatu ezazue gaurko Selektah, non gurean hain ezagunak ez izan arren, artista erraldoiak izango ditugun, Gondwana edota Cutty Ranks, besteak beste. Aurrera kimo!
2013-1-28 Selektah
2013-01-14 selektah
Aste berri bat, saio berri bat EHsoundzen. Astelehena, reggae saioa. Gaurkoan, kimoren Selektah da ekarri duguna. Jazz K Lipa moduko gazteak, Bob Marley handiarekin elkartzen dira gaurko hogeita hamar minutu hauetan. Espero dugu bolumena topera jarri eta gaurkoa gozatzea!
2012-12-31 selektah
Kaixo EHsoundzeroak! Gaurkoan Selektah saio berri bat daukagu, reggae saioa. Baina lerro hauek beste gauza bat azaltzeko aprobetxatu ditugu, izan ere, EHsoundzeko kideok kolaboratzaile berriak behar ditugu, saio bat beren kabuz egingo dutenak. Uste baino errazagoa da, beraz, interesatuta bazaude, bidaliguzu emaila podcast.ehsoundz@gmail.com helbidera, eta guk azalduko dizugu zelan egiten dugun. Animatu, oso erraza da!

















