Urria 30th, 2012
by ehsoundz

Egunon lagunok! Hemen daukagu berriro heyhop saioa gurekin. Zubia dela eta Kolokonek saioa prestatzeko denbora gutxi euki du eta gaurkoan ez dizkigu abestiak aurkeztuko, baina hip hop musika badaukagu zuen eguna animatzeko.


Posted in hey hop! | No Comments »
Urria 16th, 2012
by ehsoundz

Egunon lagunok! Hip hop musika gozatuko dugu gaurkoan EHsoundz saioan. Besteak beste, gaurko saioan Bawer eta Jabo Milenario bezalako artista apartak izango ditugu. Beti bezala, ezinbesteko saioa gaur prestatu duguna.


Posted in hey hop! | No Comments »
Urria 2nd, 2012
by ehsoundz

Kaixo lagunak! Astearte berri bati ekin behar diogu beste behin ere, eta lan hori arinagoa egiteko, Kolokonek bere saio urbanoa ekarri digu oraingoan. Rap eta hip hopa, MC eta DJen majia… ondo ezagutzen duzue Hey Hop!


Posted in hey hop! | No Comments »
Iraila 18th, 2012
by ehsoundz

Kaixo lagunok! Gaurkoan Hey Hop saioa ekarri dugu gure podkastera. Aspaldi da hip hop saiorik izan genuela, eta beraz, monoa daukagu. Ea gaurko hip hop dosi honek gosea asetzen digun. Aurrera Kolokon!


Posted in hey hop! | No Comments »
Ekaina 12th, 2012
by ehsoundz

Astearte honetan Hey Hopen txanda da, eta Kolokok hainbat kantu aukeratu eta sesio polit bat osatu digu. Bonboa eta kaxaren ordua da, platoak eta mikrofonoa… Aurrera ba!


Posted in hey hop! | 1 Comment »
Maiatza 15th, 2012
by ehsoundz

Hemen gaude, beste behin ere Hey Hop saio berri bat aurkezten. Ondo ezagutzen duzue saio hau, rap musika ekartzen diguna saiorik saio, ez gara nekatzen Kolokonekin!


Posted in hey hop! | No Comments »
Maiatza 1st, 2012
by ehsoundz

EHsoundzero, ondo etorri saio berri honekin batera gure podkasteko rap zonara. Hey Hop prestatu dugu asterarte honetarako, Euskal Herriak bere belarriak ireki eta erritmo gazte hauek gozatzeko garaia baita.


Posted in hey hop! | No Comments »
Apirila 17th, 2012
by ehsoundz

Gure kolega Kolokonen saioa daukagu gaur, Hey Hop. Saio honekin rap musika lantzen du, baina kontatu nahi dizuegu ez dela EH soundzeko saioan, musika estilo honen alde kolaboratzen duen proiektu bakarra. Kolokonek Euskal Hip Hop Herria proiektua sortu zuen, zoazte weborrira eta ezagutu bere lana hor. Bien bitartean, gozatu gaurko saio berria.


Posted in hey hop! | 1 Comment »
Apirila 3rd, 2012
by ehsoundz

Egunon ehsoundzeroak! Goiz goizetik eta bero bero dakargu programa gaur, rap musikaren saioan dancehall izango dugu gaurkoan, gurean ezagunak diren Mad Muasel eta Novato ekarri dituelako, besteak beste, Kolokonek gaur.


Posted in hey hop! | No Comments »
Martxoa 20th, 2012
by ehsoundz

Astearte berri bati ekingo diogu, Hey Hop saioaren doinuan. Kolokonen txanda da gaur, eta berak aukeratutako artista eta taldeak izango ditugu eh soundz podkastean. Ez izan zalantzarik eta eman zuen eritziak iruzkinen atalean!


Posted in hey hop! | No Comments »
Martxoa 6th, 2012
by ehsoundz

Egunon neska-mutilok, ongi etorri gure podkasten txokora. Hey Hop saioari tokatzen zaio gaur, errima zorrotzez, base potenteez eta batez ere, jarrera gogorrez osatzen dugun saioa. Gaurkoan gure hip hoparen saioan Nafar Rap taldeak ezagutuko ditugu hurbiletik, zatoz gurekin!


Posted in hey hop! | 2 Comments »
Otsaila 21st, 2012
by ehsoundz

Hey Hop saioaren orduan gaude, hip hop saioa, EH soundzen estilo desberdinak lantzeko apustua egin bait genuen. Bide batez, emozionatuta esaten dizuegu Ekainaren amaieran Heletan izango den EHZ festibalean Public Enemy talde erraldoia egongo direla. Gora rap musika!


Posted in hey hop! | 4 Comments »