Urtarrila 30th, 2012
by kimo

Egunon beste behin ere, interneteko bazter honetatik. Urtarrileko azken astelehen honetan kimok Selektah saio berri bat ekarri digu. Reggae saio polita egin diguna, hurrengo ordu erdia goza dezazuen.


Posted in selektah | No Comments »
Urtarrila 28th, 2012
by ehsoundz

Pasa den urtarrilak 20an Jamesetta Hawkins zendu zen. Etta James izenarekin ezaguna egin zen blues, rhythm and blues, rock and roll, soul, gospel eta jazz abeslari estatubatuar bikain hau, eta gaurko Paint it Black bere inguruko monografikoa izango da.


Posted in bereziak | No Comments »
Urtarrila 27th, 2012
by ehsoundz

Ondo etorria izan zaitez gaurko Huka Txaka saiora! Gaurkoan, eta jarraian etorriko diren saioetan, Edurnek Rebelsounds weborriko azken konpilatua aurkeztuko digu, kantuak bertatik aukeratu baititu.


Posted in huka txaka! | No Comments »
Urtarrila 26th, 2012
by ehsoundz

Latinoamerikako saio berri bat iritsi zaigu, Radio Avispa da, noski. Gaur Brazil herrildeko funk eta hip hop musika lantzen dugu berton. Brazil herrialde aparta da, eta bertako doinu eta erritmoak ezagutzea plazerra da benetan.


Posted in bereziak | No Comments »
Urtarrila 25th, 2012
by ehsoundz

Goazen Zero Katea saio berri batekin, guk guztiok zalantzarik gabe nerabe ginetik irentsi egin dugun musika. Klasikoak dira, gure bizitzetako soinu banda osatu duten kantuak.


Posted in zero katea | 1 Comment »
Urtarrila 24th, 2012
by ehsoundz

Hey Hop ekarri dizuegu oraingoan, rap eta hip hop musikaren saioa. Ziklo berezi bat hasiko du gure Kolokonek, Euskal Herriko herrialdeetako rap musika jorratuz saio bakoitzean. Gaur, hasteko, Bizkaiko rap musika ekarri digu.


Posted in hey hop! | 3 Comments »
Urtarrila 23rd, 2012
by irantzu

Roots, rock, reggae kantatzen zuen Marley handiak. Jamaikar musikaren sustraiak ska, calypso eta roots musikan daude, eta Jamaica Old School saioak estilo horiek guztiak aurkeztu nahi dizkizue.


Posted in jamaica old school | No Comments »
Urtarrila 21st, 2012
by ehsoundz

Goazen Utopia saioarekin. Mundu zabaleko musika eta erritmo atseginak dira Zuludunbak aukeratu eta aurkezten dizkigunak saio honetan.


Posted in Utopia | 4 Comments »
Urtarrila 20th, 2012
by ehsoundz

Hona hemen Iraitzen Kiromusika platerkada berri bat. Desastre bat da Iraitz, eta inoiz ez dugu jakiten garaiz bidaliko dizkigun saioak, baina gaurkoan bai, fin ibili da, pop kanta komertzial hauen saio berria entregatzerako orduan. Aurrera ba!


Posted in bereziak | No Comments »
Urtarrila 19th, 2012
by urru

Gaurkoan gure monografikoen saioan Doctor Deseo izango dugu. Talde xelebrea hauxe, Bilboko underground eszenan sortu eta garatutakoa, punk mugimenduaren baitan, baina hasiera batetik pop intentzioaz jaio zena. Goazen gaurko Ezetuten saioarekin!


Posted in ezetuten | 1 Comment »
Urtarrila 18th, 2012
by basoa

Kaixo lagunok! Prest al zaudete Basoaren rock saio batekin gozatzeko? Hona hemen gaurkoa, The Police edo Dire Straits bezalako talde potenteekin osatutakoa. Aurrera ba, denbora gehiago galdu gabe, The Rockerz!


Posted in the rockerz | No Comments »
Urtarrila 17th, 2012
by ehsoundz

Goazen beste astearte honetan, elektronika saioarekin gure unibertso musikala zabaltzera, benetan ere jai eta dantza kantak diren hauekin batera. Eskerrik asko keme saio honengatik!


Posted in u bahn beaterz | 1 Comment »